Gipuzkoa

Xabier Ormazabalen omenezko mendi festa egin dute Urretxun

Punta-puntako eskalatzaile eta alpinistak elkartu dira eta adin guztikoentzako ekitaldiak izan dira
Haurrak, boulderrean eskalatzen.
Haurrak, boulderrean eskalatzen. / Xapirri

Actualizado hace 3 minutos

Larunbatean Xabier Ormazabal alpinista urretxuarraren omenezko bederatzigarren mendi festa ospatu zuten. Eguraldi ona eta ekitaldi sorta aberatsa lagun, ehunka lagun elkartu ziren Urretxuko Gernikako Arbola plazan.

Lehen ekitaldia ostiralean izan zen. Harrobi dantza bertikal taldeak Geure(r)a ikuskizuna eskaini zuen Ederrena pilotalekuan. Gainerako ekitaldiak larunbatean izan ziren. Goizean, haurrek eta hasi berriek eskalatzeko aukera izan zuten. Gainera, jolasak eta ikastaroak izan ziren haurrentzat eta tonbola ireki zuten. Eguerdian esperientziadunek eskalatu zuten eta ondoren herri bazkari egin zuten. 200 lagun baino gehiago elkartu ziren.

Bazkalostean, haurrentzako zine emanaldia izan zen. Ondoren, Juan Vallejok (Historias) bajo cero liburua aurkeztu zuen. Aurkezpenaren ostean, Patxi Arozenak eta Patxi Usobiagak kirol eskaladari buruzko solasaldia egin zuten. Belaunaldien arteko eskalada erronka ere egin zuten.

Urretxu, cumbre del alpinismo y la escalada Asier Zaldua

Iluntzeko ekitaldien aurretik, afari merienda eta opari zozketa egin zituzten. Ondoren, Jon Maiak eta Gorka Hermosak kontzertua egin zuten eta Xabier Ormazabal bekaren irabazlearen izena eta bere egitasmoa ezagutzera eman zituzten. 7.000 euroko beka Ibon Mendiak irabazi du. Patagoniako Cerro Torre eta bere hiru orratzak zeharkatuko ditu eskalatzen. 2.000 euroko beka ere banatu zuten, kordada bateragarriak egitea erraztuko duen aplikazio bat sortzeko. Egitasmoa Manuela Nioto, Kento Reinoso eta Ignacio Villanuevak aurkeztu dute.

Beken irabazleen berri eman ondoren, Iker Urangaren Izarren zaunka eta Silvia Vidalen Alaska: un pas mes dokumentalak eman zituzten. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisek kontzertua egin zuen, gitarristak eta saxofonistak lagunduta.

Kontzertuaren aurretik, Miren Castillo Urretxuko kultur teknikaria omendu zuten erretiroa hartu duelako. Francisek lore sorta oparitu zion, bertan bildutako guztien izenean.

2026-05-26T14:39:40+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo