Usurbilgo Udalak auzo-konpostaguneetan sortutako konposta herritarren esku jarriko du ostiralean, irailaren 25ean, Baratze Parkean. Konposta doan hartu ahal izango dute herritarrek, eta horretarako bakoitzak bere pala eta zakua eraman beharko ditu.
Lehen aldia da auzo-konpostatik eratorritako konposta herritarren artean banatzen dela. Herritarren eskura jarri aurretik, materiala aztertu eta bahetu egin du Udalak, erabilerarako prest egon dadin.
Ekimenaren bidez, auzo-konpostaguneetan herritarrek sortutako materia organikoaren prozesuari beste erabilera bat emango zaio. Usurbilen, guztira, 14 auzo-konpostagune daude, eta bertan sortutako konposta aprobetxatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei.
Konpostajean parte hartzeko deia
Udalak, gainera, auzo- eta auto-konpostajearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Konpostaje mota horietako batean parte hartzeko eskaera urte osoan egin daiteke. Auzo-konpostaguneetan parte hartzen duten taldeei dagokienez, Udalak egituratzailea hornitzen du, eta, taldeak hala nahi izanez gero, konpostaguneetako edukia husteko lanak ere bere gain hartzen ditu.
Konpostajeari buruzko informazio guztia Udalaren esku-orrian dago jasota, nahiz eta bertan Ugartondoko gunea oraindik ez den ageri mapan. Auzo- eta auto-konpostajearen inguruko zalantzak argitzeko edo izena emateko, herritarrak atez ateko bulegoarekin jar daitezke harremanetan.
Informazio gehiago eskatzeko, 606 501 024 telefono zenbakira WhatsApp bidez idatzi daiteke, edo atezate@usurbil.eus helbidera jo.