Gipuzkoa

Txalaparta eta sagardoa izango dira protagonista Arrasaten

Txotxparta jaia ospatuko da apirilaren 25ean Ttakun Txalaparta Taldearen eskutik
Iazko Txotxparta jaia.
Iazko Txotxparta jaia. / Ttakun Txalaparta taldea.

Actualizado hace 3 minutos

Arrasateko Ttakun Txalaparta Taldeak Txotxparta jaia ospatuko du hilaren 25ean, taldearen 33. urteurrenarekin bat eginez. Aurten, gainera, ekimenaren 10. edizioa egingo da, eta antolatzaileek iazko arrakasta errepikatu nahi dute, sagardotegira 50 bat laguneko autobusa eramanez.

Eguneko hitzordu nagusia Zabolain Sagardotegian izango da; bertan bazkaria egingo dute, eta ez da faltako txalaparta doinurik ezta musikarik ere. Ttakun-etik azaldu dutenez, helburua giro alaia eta parte-hartzailea sortzea da, urteurrena ospatzearekin batera.

Irteeraren prezioa 50 eurokoa izango da, eta horren barruan sartzen da joan-etorriko autobusa. Izena emateko aukera Irati tabernan dago zabalik, apirilaren 15a baino lehen.

Eguna poteoarekin hasiko da

Egitaraua goizean hasiko da, 12.00etan, Irati tabernatik abiatuko den poteoarekin. Ondoren, 13.30ean autobusa irtengo da Garibaitik, eta 14.30ean bazkariak hartuko du lekukoa.

Ttakun Txalaparta taldeak urteetako ibilbidean euskal kulturaren eta txalapartaren transmisioan egindako lana ospatzeko eta herritarrak elkartzeko aukera izango da Txotxparta jaia.

2026-04-10T13:32:42+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo