Buscar
Gipuzkoa

Txakurren jabeei zuzenduriko argibide-taulak jarri ditu Olaberriko Udalak

Landa eremuko larre eremuak eta haur parkeak babesteko kontzientzia zabaldu nahi du Udalak
Olaberriko Udalak ipinitako argibide-taula bat.
Olaberriko Udalak ipinitako argibide-taula bat. / Udala

Landa eremuko larre eremuak eta haur parkeak babesteko kontzientzia zabaltzeko asmoarekin, Olaberriko Udalak txakurren jabeei zuzenduriko argibide-taulak jarri ditu landa bideetan, landa eremuetako sarreretan eta haur parkeetan.

Argibide-taula hauen bidez ere, txakurrak bideetan loturik eramateko gomendioa zabaldu nahi du Udalak.

Txakurrak larreetara sartzeak hainbat kalte sor ditzake: abereentzako bazka hondatu dezakete, bertan dauden animaliak aztoratu, eta, txakurren gorotzen bitartez, abereei gaixotasunak transmititu. Era berean, txakurren gorotzek haur parkeetako jolastokiak kaltetu ditzakete”, azaldu du Olaberriko Udalak.

Argibide-taulen bitartez zabaldu nahi diren mezuak hainabt hizkuntzetan irakurri daitezke, QR kodearen bitartez.

Etiquetas
2025-07-22T17:13:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo