Vida y estilo

‘The Sea Beast’, animaziozko zinemaren aldeko Netflixen apustu berria

‘Moana’ eta ‘Big Hero Six’ arrakastatsuen sortzaileek zuzendu dute filma
Netflixek estreinatu duen “The Sea Beast” animaziozko film berriaren irudia. | ARGAZKIA: NETFLIX
Netflixek estreinatu duen “The Sea Beast” animaziozko film berriaren irudia. | ARGAZKIA: NETFLIX

Netflixek animazioaren aldeko apustua egin du berriro The Sea Beast (Itsas munstroa) filmarekin. Moana eta Big Hero Six arrakastatsuen sortzaileek egindako film horretan itsas abentura bat irudikatzen da, non munstroen aurka borrokatzeko ahaleginean dabilen kapitain batek mundua ikusteko beste modu bat deskubri-tzen duen ustekabeko lagun txiki bati esker.

Oscarretarako izendapena lortu zuen Klaus-ekin eta film onenaren Annie saria lortu zuen The Mi-tchells vs The Machines-ekin bete-betean asmatu ondoren, streaming-aren plataforma erraldoiak Disney estudioetako Chris Wallace beteranoa fitxatu du, asteburu honetan estreinatuko den filmarekin familiak berriro konkista-tzeko asmoz.

Big Hero Six filmarekin Oscarra irabazi zuen Wallacek Eferi azaldu dionez, txikitan biziki maite zituen “abentura eta akziozko istorioak” berreskuratzeko intentzioarekin idatzi omen zuen film hau.

itsas piztiak marinelen aurka The Sea Beast-en izaki ezezagun beldurgarriek mehatxatutako mundua irudikatzen da, eta haien aurka borrokatzeko ozeanoak zeharka-tzen dituzten marinelak heroiak dira. Ingurumaria horretan hazi da Maisie neskatila, bidaia eta konkisten istorioak entzunez, harik eta, guztien iritziaren kontra, makina bat kontakizunetan protagonista den Jacob marinel famatuarekin abentura batean murgiltzea erabakiko duen arte.

Kontua da, arriskua aurrez aurre topatzen dutenean, naturara hurbiltzeko duen modu errugabearekin, neskatila izango dela Jakobi lezioak irakatsiko dizkiona. “Filma ikusi duen jendeak ondorio desberdinak ateratzea oso gustuko dut, horretarako filmatu nuen”, dio zinemagileak.

Batzuei klima-aldaketari buruzko alegoria dela iruditzen zaie, non gazteenak saiatuko diren helduek eragindako arazoak konpontzen; beste batzuek belaunaldien arteko errelebo-istorio bat ikusten dute, baita gauzak okertzen direnean norabidea aldatzean oinarritutako irakasgaia ere.

“Nire asmoa, ustekabeko gertakariren batek apurtu bitartean, jendeak sortu eta betikotzen dituen indarkeria-zikloak plazaratzea zen”, aitortu du Wallacek. Zintaren giltzarria Maisie-ren pertsonaia dela dio; neskatila umezurtza eta bizitzeko grina bizikoa, baina hasiera batean guztiek oztopo gisa ikusten dutena.

“Hiru ehiztari belaunaldi egon arren, bera izango da ondoen egokitzeko gauza, bizkorrena. Eta bere jarrera hori botere bilakatuko da”, azaldu du zinemagileak. Istorioaz haratago, eszenatokiak eta ezinezko munduak birsortzeko orduan animazioaren industria noraino iritsi den ere ederki erakusten digu The Sea Beast-ek.

Urrun geratu dira jada, 90eko hamarkadan Pixarri esker jaso genituen ordenagailu bidezko animazioaren lehen egunak; artean ia ezinezkoa zen itsasoaren mugimenduak edota ehundura organikoak marraztea.

Paisaia, natura, izaki eta tankera guztietako pertsonaiekin osatutako festa bisuala da The Sea Beast, eta “ehunka profesionalek gogotik egin dute lan hiru urte eta erdi luzez”, aipatu du Wallacek harro.

“Denbora, energia eta giza baliabideen inbertsio ikaragarria izan da. Baina klasiko handien mailako filma egin nahi genuen, abenturazko istorio handi bat. Eta Netflixek aukera horixe eskaini zigun” aipatu du.

Interpretazioari dagokionez, hainbat aktore ezagunen ahotsak daude entzungai: besteak beste, Karl Urban (Eraztunen Jauna: Bi dorreak, The Boys), Dan Stevens (Ederra eta Piztia), Jared Harris (Benjamin Buttonen kasu bitxia, Chernobyl) eta Marianne Jean-Baptiste (Sekretuak eta Gezurrak).

Mallorcaren presentzia

Plataforma handiaren animaziozko zinta berri horretan Mallorcako Martín Campos Amorósek eta Ramón de la Cuestak parte hartu dute.

Biek ala biek aurrez ere dastatu izan dute arrakastaren eztia, izan ere, 2019an bere kategoriako film luze onenaren Oscar saria irabazitako beste film batean ere jardundakoak baitira, Spider-Man: Unibertso berria.

The Sea Beast filmean egindako lanari dagokionez, esan, Campos 10 eta 14 animatzaile bitarteko talde baten buru izan zela, eta bi pertsonaia nagusi animatu zituela: Jacob (Karl Urban), eta filmari izena ematen dion Piztia. Bere erronkarik handietakoa itsas munstroaren aurpegi-adierazpenak sortzea izan omen zen.

Ramón de la Cuestak, aldiz, Crow (Jared Harris) eta Jacob pertsonaiak bizitara ekartzeko ardura izan zuen. Beraien hurrengo proiektuen artean Spider-Man: Unibertso berria-ren ondorengoa dute begiz jota, eta armiarmaren animaziozko sagari ikusizko estilo berri bat eman nahi omen diote.

2022-07-11T08:06:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo