Gipuzkoa

Sexberdinak jasoko du gaur Donostia Antzerki Saria

Antzerkiaren Egunaren baitan Tanttaka konpainiako kideek jasoko dute aitortza arratsaldeko 19:30ean
Telmo Irureta y Aitziber Garmendia presentarán 'Sexpiertos' en dFeria.
Sexberdinak jasoko du gaur Donostia Antzerki Saria
Escuchar
00:30

Arratsaldeko 19:30ean jasoko du Sexberdinak antzezlaneko kideek Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 24. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da 2023an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz Donostian eskainitako antzezlanik onena, epaimahaiaren arabera.

Epaimahaikideen iritziz, Sexberdinak lanean oso modu egokian egiten da aniztasun funtzionalaren planteamendua, eta aktoreen, zuzendariaren eta erabiltzen diren baliabide eszenografikoen bitartez, emaitza bikaina lortu da.

Tanttaka konpainiak sortua, Miren Gabilondo du zuzendari eta aktore protagonistak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira. Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Gabilondorekin izan gara hizketan eta berak azaldu digu, hasiera batean, obra eszenatoki txiki batean egiteko jaio zela, "30 pertsonarentzat egiten genuen hasiera, publikoa gurpil-aulkietan esertzen zen eta aktoreak erdian zeuden", baina haziz joan da eta antzoki handietara egokitu da Sexberdinak.

Konpainiak 12.000 euro eta Aitor Ruiz de Eginoren artelana jasoko ditu sari gisa, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna den honetan, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria eman eta gero, Sexberdinak lana antzeztuko da doan.

2024-03-27T13:15:34+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo