Aste honetako bideo-blogean, Juan de la Herránek jarraipen-eskaera bidaltzen diguten eta batere ezagutzen ez ditugun profilak onartzean izan behar dugun kontuaz hitz egiten du.
Guztioi gertatu zaigu noizbait Instagram edo beste sare sozial bat irekitzean izen eta profileko argazki arrunta duen norbaiten adiskidetasun-eskaera jasotzea, baina pertsona hori nor den batere ez jakitea. Sarritan, horrelako profilak faltsuak izaten dira, botak hain zuzen ere.
Horretaz ohartzeko, funtsezkoa da hiru alderdi hauei erreparatzea:
1. Profileko argazkia: Normalean, itxura arrunta duen gizon edo emakume baten argazkia agertzen da profil horietan.
2. Kontua sortu zen data: Kontua duela oso gutxi sortu bada, kontuz ibili eta ez fidatu.
3. Argitalpenetako interakzioak: Argazki edo bideo asko igo dituela ikusten baduzu, baina ez badu iruzkinik edo 'Atsegin dut' markarik jasotzen, litekeena da profila faltsua izatea.
Horretaz gain, horrelako iruzurretan ez erortzeko urrezko araua ezagutzen ez ditugun pertsonen jarraipen-eskaerak ez onartzea da. Horrela, etorkizunean sor daitezkeen arazoak saihestuko ditugu.