Actualidad

San Antonioko Feriarekin galdu ezin duzun hitzordua bihar Urkiolan

Bi urteko geldialdiaren ondoren, Santutegiaren inguruek azoka jasoko dute berriro

Bi urteko geldialdiaren ostean, Abadiñoko Udalak San Antonio azoka tradizionala egingo du bihar Urkiolako santutegiaren inguruan. Hitzorduak 34 ekoizle eta 150 abelburu batuko ditu, behiak eta zaldiak batez ere. Egunean zehar trikitilariak eta bertsolariak izango dira, bai eta santutegiko meza programa ere. Harria –"meteoritoa"– bisitarientzako arreta gune izango da berriro ere. Igandean, hilak 19, jaiaren errepikapena izango da.

Horrela, Abadiñok astelehenean berreskuratuko du santutegiaren inguruan, Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean, egiten den San Antonio azoka. Goiz osoan zehar nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka egingo da, baina programazioak animazioa ere izango du, Trikileku Taldearekin, eta Angel Mari Peñagarikanok eta Millan Telleriak bertso saioa eskainiko dute. San Antonio eguneko egitaraua ohiko mezekin osatuko da, eta meza nagusia 12:00etan izango da.

Biharko jaiaren inguruan mintzatu gara Mikel Garaizabal Abadiñoko alkatearekin

Entzun elkarrizketa

2022-06-12T10:13:19+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo