Gipuzkoa

Paul Urkijok 'Hiru olatuak' filmaren zenbait pasarte grabatuko ditu Usurbilen

Filmazioak eragina izango du Kale Nagusiko aparkalekuetan eta trafikoan, ostiral iluntzera arte.
Usurbilgo Kale Nagusia. / N.G.

Paul Urkijo zinema zuzendariak Hiru olatuak bere hurrengo film luzearen zenbait pasarte grabatuko ditu datozen egunotan, azaroaren 3tik 6ra bitartean, Usurbilen. Filmazioa Sarobe jauregiaren barruan egingo dute, eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu inguruko aparkalekuetan eta trafikoan.

Zehazki, Kale Nagusiko hainbat aparkaleku erreserbatuta egongo dira astearteko arratsaldeko 18.00etatik ostiraleko 20.00etara. Grabaketak eraikinaren barrualdean egingo badituzte ere, tarteka trafiko-mozketa puntualak egin beharko dituzte. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, etenaldiak laburrak izango dira.

Bestalde, Potxoenea ere erabiliko dute filmaketa egunetan, lantaldearen aldagela gisa.

Hiru olatuak Urkijoren laugarren film luzea izango da. Zuzendari arabarrak aurrez Errementari, Irati eta El monte filmak zuzendu ditu.

02/11/2026