Ondarroako Andra Mari jaiak hurbiltzen ari dira eta, urteroko tradizioari jarraituz, marmitako usainak hartuko ditu berriro ere herriko bazterrak. Arranondo Kultur Elkarteak Marmitako Lehiaketa 2026 antolatu du, herriko sukaldariak kazolen inguruan biltzeko asmoz.
Parte hartu nahi duten taldeek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren abuztuaren 7an. Izen-ematea arratsaldeko 19.00etatik 19.30etara bitartean egingo da Batzokian. Antolatzaileek zehaztu dutenez, tarte horretan bakarrik bideratu ahal izango dira eskaerak, jaiaren egunean antolakuntza egokia bermatzeko.
Sukaldaritza lehiaketa nagusia abuztuaren 16an egingo da goizeko 10.00etan hasita Alamedan, Kuadrilla egunean hain zuzen ere. Halaber, eguraldi txarra eginez gero, ekimena Itsasaurreko karpara lekuz aldatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Horrela, parte-hartzaileek giro babesean prestatuko dituzte katsuak.
Arranondo Kultur Elkarteak ondarrutarrak zein bisitariak gonbidatu ditu lehiaketan parte hartzera edo Alamedara hurbiltzera, Andra Mari jaietako egun berezietako batean herriko gastronomia eta giro bikainaz erabat gozatzeko asmoz bertan.