Gipuzkoa

Oiartzungo Udala abeltzainekin bilduko da larunbatean

Udaletxean egingo den batzarran 2026ko beharrak eta lanak adostuko dituzte
Abeltzainekin egindako bilera bat.
Abeltzainekin egindako bilera bat. / N.G.

Actualizado hace 6 minutos

Goilarrek, Oiartzungo abeltzainen ordezkariek, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorlur erakundeko teknikariek osatutako programak larunbatean, hilaren 17an, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan bilera egingo dute datozen hilabeteetako jardunak planifikatzeko eta 2026ari begirako lanak zehazteko. Topaketa 12.00etan hasiko da.

2025eko balorazioa

Urtean zehar hainbat lan-saio egiten dituzte ordezkari hauek. Bilera horien bidez, herriko mendietan dauden beharrak aztertu eta horiei erantzuteko kudeaketa lanak bideratzen dituzte.

Honenbestez, urte hasieran topaketa bat izaten da. Aurtengo batzarran teknikariek amaitu berri den urtean mendiko larreetan egindako esku-hartzeen berri emango dute eta ondoren, parte-hartzaileen artean 2026rako beharrak aztertu eta lehentasunak finkatuko dituzte.

Udalak herriko abeltzain guztiak gonbidatu ditu bilerara joatera eta ekarpenak egitera.

Etiquetas
2026-01-15T19:47:34+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo