Gipuzkoa

Non gogoa, han zirkua

Gure Zirkuak Andoainen eskainiko ditu azken bi ekitaldiak Lazkaora joan baino lehen
Non gogoa, han zirkua
Escuchar
01:52

Iker Galartza aktoreak beti izan du zainetan pailazoa izateko grina. Txikitan zapata handiko eta sudur gorriko pailazoek liluratzen zuten eta pailazo izateko amets hori 2017. urtean gauzatu zen. Orduan sortu baitzen Gure Zirkua, euskarazko zirkua.

Orduztik biraka egon dira Euskal Herrian zehar baina, pandemia dela eta hainbat herrietara aurreikusiak zituzten bisitak bertan behera geratu behar ziren, horien artean, Andoainera bisita. 

Aurten berreskuratu egin dute eta maiatzaren 12 eta 13an izango dira azken ikuskizunak herrian Lazkaora joan baino lehen. Gipuzkoako Kale Nagusian, Herriz Herri saioan, Andoain bisitatu dugu eta Galartzarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Berak azaldu digu nolakoa den zirku batean lan egitea eta, ametsetatik at, lan handia dagoela onartu du. "Beti dago zirrara, jende berria ezagutzen duzu eta ilusioa pizten zaizu herri batetik bestera zoazenean, baina km asko egin behar dira eta gauzak ondo muntatu".

Urte hauetako ibilbidea nolakoa izan den azaldu digu eta, noski, profesionalizatu direla esan digu. "Euskarazkoa izatea gakoa izan da, klabe horrekin asmatu genuen eta ikusleek, familiek osotasunean goza dezakete ikuskizuna".

Euskarazkoa izateaz gain, ikuskizuna aberatsa ere bada: Akrobaziak, malabarismoa, pailazoak eta musika zuzenean dago. Programazioa hobeto ezagutu nahi izanez gero eman ikus daiteke egiteraua.

 

2023-05-11T12:01:21+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo