Buscar
Gipuzkoa

Mutrikuko Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketak baditu irabazleak

Sara Mantxola Akizu oñatiarrak irabazi du lehen saria helduen mailan, eta Araia Mugerza Ayerza mutrikuarrak gazteen mailako lehen saria jaso du
Ziriako Andogeni Mikroipuin lehiaketaren sari banaketa.
Ziriako Andogeni Mikroipuin lehiaketaren sari banaketa. / Udala

Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean egin zen Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketaren IX. edizioko sari banaketa, Liburu Hilabetearen egitarauaren barruan.

Katixa Agirre

Ekitaldia arratsaldeko 18.00etan hasi zen, Katixa Agirre idazlearen Barne Zerbitzuak liburuaren aurkezpenarekin.

Bertaratutako herritarrek solasaldi hurbila eta parte-hartzailea izan zuten egilearekin.

Partaidetza

Ondoren, sari banaketari ekin zitzaion. Antolatzaileek azaldu zutenez, aurtengo edizioan 76 lan aurkeztu dira, guztira 35 parte-hartzaileren eskutik, eta horietatik 22 Mutrikukoak izan dira.

Gazteen kategorian 19 lan jaso dira, maila altua nabarmenduz; helduen kategorian, berriz, 57 lan aurkeztu dira, azken urteetako parte-hartze gorakorrari eutsiz.

Lehen saria, Oñatira helduen mailan

Helduen mailan, Sara Mantxola Akizuk (Oñati, 2000) irabazi du lehen saria, Zigiluak ipuinarekin, eta 500 euroko saria eskuratu du.

Epaimahaiak haren estilo xume eta eraginkorra azpimarratu du, baita amaierako ustekabeko bira lortzeko gaitasuna ere.

Gazteen kategorian, Araia Mugerza Ayerza mutrikuarrak (2014) izan da garaile Otso irrifarra lanarekin, eta 200 euro jaso ditu; umorea eta irudien erabilera nabarmendu ditu epaimahaiak.

Mutrikuko lan onena

Bestalde, Mutrikuko lanik onenaren saria Ian Lopez Lizardik, Enetz Egaña Urkirik eta Xan Saragueta Ituartek (2016) jaso dute, Skate parkeko giltza ipuinagatik, eta 200 euroko saria banatu dute.

Lanaren originaltasuna eta intrigazko garapena baloratu dituzte.

Ekitaldiari amaiera emateko, Katixa Agirrek berak banatu zizkien diplomak irabazleei, eta liburutegia herritarrez bete zen giro onean.

2026-05-06T08:48:05+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo