Gipuzkoa

Los Soprano serieko gidoilaria Donostiara etorriko da

Crossover Jaialdiaren 7. edizioa astelehenan hasiko da eta apirilaren 27an bukatuko da
Los Soprano serieko gidoilaria Donostiara etorriko da
Escuchar
01:16

Serien fenomenoa puri-purian dagoen zerbait dela ukaezina da, geroz eta plataforma gehiago daude eta serieen kontsumoa areagotu da azken urteetan. Egoera horretaz jabetura, duela zazpi urte jaio zen Donostian Crossover - Telesaien Kultura jaialdia.

Aurten apirilaren 22tik 27ra izango da, baina asteazken honetan, apirilak 17, Los Soprano eta Doctor en Alaskako gidoilaria izan zen Robin Green entzuteko aukera egongo da. La única chica liburua aurkeztera etorriko da Green.

Egitaraua

Jaialdia irauten duen bitartean solasaldiak egongo dira eta baita estreinaldiak ere.

Apirilak 22:

  • 18:30-19:45 | Euskara, Fikzioa eta Primeran: PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria da, mundura irekitako leiho digitala izan nahi duena, kanpoko telesailez edo Itxaso nahiz Detective Touré bezalako telesail propioez gozatu ahal izateko.
  • 20:00-21:15 | Series Diarias, La Maquinaria Perfecta: Milioika pertsonak egunero gozatzen duten formatu bati buruz hitz egingo dugu eta saiakeran hil gabe astean bost atal estreinatu daitezkeen deskubrituko dugu

Apirilak 23:

  • 18:30-19:45 | Munduko Kirolik Arriskutsuena:Kirola fikziorako genero bihurtu da. Kirol-izarrei buruzko biopic nabarmenetatik haratago, badira sentimenduak, emozioak eta erronkak erakusten dituzten telesailak.
  • 20:00-22:00 | Estrenos Crossover Apples Never Fall: SkyShowtimen misteriozko drama berriaren estreinaldi esklusiboa da. Sam Neill eta Anette Benning dira protagonistak, orain telesailetara iritsi diren pantaila handiko bi izar.

Apirilak 24:

  • 20:00 - 21:15 | Sexo, Intimidad y Redes Sociales: Red Flags, ATRESplayer PREMIUMen jatorrizko telesaila, lau gazteren bizitza sexual eta emozionaletan oinarritutako nerabeen drama bat da. Gazteen bizipenen bidez, Z belaunaldiaren sexualitatearen erretratu bat planteatzen da oso modu zuzenean.

Apirilak 25

  • 18:30-19:45 | VFX: Recreando el Universo de Reina Roja: Prime Videoko Reina Roja arrakastatsuaren ikus-efektuek aukera ematen digute protagonistaren burua ulertzeko eta, aldi berean, telesaileko akziozko eszena ikusgarriak sortzen laguntzen dute.
  • 20:00-22:00 | Estrenos Crossover Marbella: Movistar+-en ekoizpen berriaren estreinaldi esklusiboa. Hugo Silva protagonista duen thriller itxurako telesail honek, Costa del Solen ibiltzen diren talde kriminalen sarera hurbiltzen gaitu.

Apirilak 26: 

  • 18:30-19:45 | Política y Ficción: Mezu politikoak dituzten telesail asko daude, baina ez hainbeste politikaren eta boterearen munduko zirrikituak aztertzen dituztenak. Tipologia oso baten errepasoa egingo dugu, horren barruan sartuz komedia satirikoak, thrillerrak eta baita mundu fantastikoetara eramaten gaituzten telesailak ere, herensugeak edo ibilitari zuriak agertzen diren arren arauak antzekoak baitira.
  • 20:00-21:15 | Todos lo Sabíamos: Zinema Akademiaren hitzetan, jarrera matxistak, botere-gehiegikeriak eta emakumeen aurkako indarkeria, era askotakoak izan daitezkeenak, zeharka agertzen dira gizartean eta ikus-entzunezkoen sektorean. Eta telesailek horrela erakutsi dute.
  • 21:45 - 23:45 | Series Gourmet: "Gourmet telesailak" atalean, telesailen inguruan hitz egingo dugu menu goxo bat dastatzen dugun bitartean. Ramón Campos eta Tristan Ulloa dira afari honen gonbidatuak, Bambú ekoiztetxeak sortutako telesail ezagun batzuen sortzailea eta horietako protagonista.

Apirilak 27:

  • 12:00-13:00 | Tendencias, Las Series y la Moda: Modaren eta telesailen arteko harremana eztabaidaezina da. Batzuetan, jantziek pertsonaia definitzen dute eta, beste batzuetan, pertsonaiaren jantziek joera markatzen dute moda garaikidean.
  • 17:30-18:00 | Cosecha del 24: Urteko telesailen errepaso bat, aurten estreinatu diren eta galdu behar ez dituzun telesailekin, urteko onenen zerrenda guztietan egongo direnekin… eta, jakina, saihestu behar dituzun telesailak zeintzuk diren ezagutzeko tartearekin.
  • 18:00-19:00 | Batalla de series, Doctor en Alaska Vs Corrupción en Miami: Itxuraz oso desberdinak eta zenbait alderditan kontrajarriak diren bi telesail. Baina CROSSOVERek alderatze horretan aurkitu du lotura: iparraldea hegoaldearen kontra, parkak loredun alkandoren kontra, altzea edo flamenkoa.
  • 18:30-19:30 | Estrenos Crossover Without Sin: AXN Españaren proposamen berriaren estreinaldi esklusiboa. Lau zatitan banatutako thriller psikologiko honen lehenengo atalaz gozatuko dugu. Telesail honek egiaren bilaketa gupidagabe batean preso baten eta atsekabetutako ama baten arteko harremana aztertzen du.
  • 20:00-22:00 | Estrenos Crossover Las Largas Sombras: Disney+en Las largas sombras telesailaren estreinaldi esklusiboa, Clara Roquetek zuzendua eta luxuzko antzezle zerrenda duena. Erruaren pisuari buruz hausnartzen duen thriller femenino bat da.

Aurtengo jaialdian ikusi ahalko diren pertsonaia ezagunen artean hauek egongo dira: Robin Green, Diego Rey, Danele Sarriugarte, Pedro Vallin, Emilio Domenech, Ana Marcos, Ramón Campos, Elvira Mínguez, Khalid El Paisano, Tristán Ulloa, Ramón Campos, Clara Roquet, Marta Etura, Irene Escolar edo Elena Anaya bezalako aurpegi ezagunek hartuko dute parte.

Interesatuek gonbidapenak hemen lortu ditzakete.

2024-04-15T13:23:05+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo