Gipuzkoa

Lazkaoko San Prudentzio jaietako zapiak salgai

Zapi bakoitzak bost euroko prezioa du
Lazkaoko San Prudentzio jaietako bandera / Udala

Dagoeneko salgai daude Lazkaoko San Prudentzio jaietako zapiak. Udalak balkoiak apaintzeko ipini ditu eskuragarri.

‘Lazkao’ izena dute zapiek eta antzarren irudia ageri da. Horretaz ez ezik, kolore horia ere nabarmentzen da.

Zapi bakoitzak bost euroko prezioa du. Udaletxean daude salgai. Txartelarekin ordaindu behar da.

23/03/2026