Cultura

Iñigo Aguerriren kultur gomendioak

Iñigo Aguerri musikaria
Iñigo Aguerri musikaria / Daniel Fernandez

Iñigo Aguerri Escobés (Tafalla, Nafarroa, 1973) DBHko musika irakaslea eta soinujolea da, eta Mielotxin Nafarroako folk taldeko abeslaria, soinujolea eta sortzailea. Txikitatik herri musikarekiko grina sentitu du eta herriko txistulari banda eta musika bandan aritu da. Musika ikasketak herrian bukatu ondoren, Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan jarraitu zuen goi-maila bukatu arte eta aldi berean Oviedon musikologia egin zuen. Gaur egun, Marzillako institutuan irakaskuntza lana eta Mielotxin taldeko betebeharrekin uztartzen du.

Duela 20 urte Oviedon folkez murgilduta sorterrira itzultzean taldea sortu zuen Nafarroako herri musikako aniztasuna isla-tzeko asmoz. Izan ere, gutxik islatu izan dituzte bi Nafarroak kon-tzertu berean, Leitzako ezpata dantzatik Erriberako jotara. Patrikan bost diskorekin, hainbat sari jaso eta makina bat kontzertu eskaini du taldearekin, estatu osoan ez ezik Europan ere ibili da. Are, joan den udan non eta Jordanian. Halere, Euskal herriko plaza asko falta zaigu zapaltzeko Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean. 20 urte ondoren eta izan dugun ibilbidea ikusita, proiektuak (dantzariekin, txalapartariekin...)... ezin dugu ulertu.

Gizon plaza, musikari aparta, ez da eszenatokitik beldur jeisteko eta ohikoa da Tafallako karriketan akordeoirarekin ikustea edozein txokotan, beti baitago norbait kopla jarraitzeko prest. Iñigo Aguerrirentzat musika bizitzeko modu bat izateaz gain, gizarteratzeko tresna jotzen du eta ildo horretan musikariari dagokion eginkizuna aldarripena jotzen du. Izan ere, geroz eta gutxiago entzuten dira kalean jotak edo edozein herri kanta, geroz eta gutxiago gaitarekin edo akordeoiarekin batera dantzatzen. Horretan datza musika herrikoiaren gakoa, horretan datza folka. Haren ustez, tamalez, kantatzeko eta dantzatzeko ohitura galtzen ari gara…trobalariak esaten duen bezala: “Pueblo que canta no muere”. Herria geroz eta ahulagoa den seinale… Kontuz!

Iñigo Aguerriren kultur gomendioak:

Abesti bat: Aitormena.

Musika talde bat: Oskorri.

Liburu bat: Amaren eskuak. 

Antzezlan bat: Bodas de sangre.

Film/telesail bat : Tasio.

Kultur espazio bat: Barañaingo auditorioa.

2024-12-21T17:02:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo