Buscar
Gipuzkoa

Hika ikastaroa antolatu du Lau Haizetara elkarteak Errenterian

Bost saio praktiko eta bi solasaldi eskainiko dira eta izen-ematea doakoa da
Joxepa Antoni Aranberri anitzenea, Lau Haizetara elkartearen egoitza
Joxepa Antoni Aranberri anitzenea, Lau Haizetara elkartearen egoitza / Aitziber Muga

Actualizado hace 1 minuto

Lau Haizetara elkarteak noka eta toka egiten ikasteko ikastaro praktikoa antolatu du udaberrirako, Errenterian hika sustatzeko eta erabilera indartzeko helburuarekin. Egitasmoa apirilaren 30ean hasiko da eta ekainaren 12ra arte luzatuko da, guztira bost saio praktiko eta bi solasaldi eskainiz.

Saio guztiak ostegunetan egingo dira, 18.00etatik 20.00etara, Xenpelar AEK euskaltegian. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroa euskaltegiko irakasle batek gidatuko du, eta hika ikasi edo dagoeneko dakiena praktikatu nahi duen edonorentzat zabalik egongo da.

Izen-ematea zabalik

Parte-hartzea doakoa izango da, baina plaza mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Izena emateko epea apirilaren 16tik 28ra egongo da zabalik, horretarako prestatutako formularioa betez.

Lau Haizetara elkarteak nabarmendu du ekimenaren helburua dela hika erabiltzeko tresnak eskaintzea eta euskararen ahozko erregistro berezi horren transmisioa indartzea, bereziki eguneroko erabileran presentzia handiagoa izan dezan.

Informazio osagarria behar dutenek elkartearekin harremanetan jarri ahal izango dute bulegoa@lauhaizetara.eus helbide elektronikoaren bidez edo 613 254 904 telefono zenbakira deituta.

2026-04-28T10:02:42+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo