Gipuzkoa

Hika eta noka praktikatzeko saioak Azkoitian

Xabier Eizagirrek gidatutako lau saio izango dira Elkargunean, lehena gaur, martxoak 16, arratsaldeko 18.30etik aurrera.
Azkoitia aspalditik ari da hitanoaren erabileraren berreskurapena sustatzen, ‘Hike Eizan!’ idatzizko bertso lehiaketa bezalako ekimenen bidez.
Azkoitia aspalditik ari da hitanoaren erabileraren berreskurapena sustatzen, ‘Hike Eizan!’ idatzizko bertso lehiaketa bezalako ekimenen bidez. / OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Actualizado hace 10 minutos

Azkoitiako Udaleko Euskara sailak, Hike eizan! taldearekin elkarlanean, I.Hike Praktikak egitasmoa jarri du martxan, hitanoaren erabileran trebakuntza jaso nahi duten herritarrei zuzenduta.

“Mutil eta neska, toka eta noka Azkoittiko hike, jo ta ke” lelopean, Xabier Eizagirrek zuzenduko ditu saioak.

Elkargunean

Lau saio izango dira guztira emango direnak: gaur, martxoak 16an, apirilaren 21ean, maiatzaren 19an eta ekainaren 16an, hain zuzen. 18.30etik 20.00etara eskainiko dira Elkargunean (Altzibar edo Oteiza aretoan).

Ez dago aurrez izena eman beharrik. Interesa duen oro gonbidatuta dago Udalak antolatu duen ekimenera.

Saioetan parte hartzeko, ezarritako egun eta ordutegian bertaratu besterik ez da egin beharko.

Euskararekiko ondarea

Ekimena hitanoa sustatzeko eta indartzeko Udalak azken urteetan egiten ari den ahaleginaren baitan kokatzen da, 'Azkoittiko Hike Poltsikun' liburuxka liburuxka edota Azkoitirako Appa Hi aplikazioaren osagarri.

Marijose Arregi Euskara zinegotziaren hitzetan, garrantzitsua da tokari eta nokari eustea, eta horretarako “esfortzua egin beharra dago, hikaren erabilera atzeraka doalako. Eta eskertzekoa da Xabier Eizagirre bezalako jendearen ezagutza eta erakusteko prestutasuna. Ezin dugu gure ahozko ondarea galdu. Horregatik, euskararekiko sentsibilizazioa duen oro saioetan parte hartzera animatzea nahiko genuke”.

2026-03-16T14:17:42+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo