Gipuzkoa

Haren jaioberria galdutako gurasoek negar egiteko lekua daukate orain

Izan Zirelako gunea Gipuzkoako lehenego hilerri sinboliko perinalata da, Euskadiko bigarrena
Haren jaioberria galdutako gurasoek negar egiteko lekua daukate orain
Escuchar
01:23

Lau haurdunalditik bat ez da jaiotzera iristen eta tamala den arren, etengabe gertatzen den zerbait da. Guraso askok pairatzen duten min horrek, askotan, ez du islarik gizartean ez dutelako agurtzeko gorpurik eta, gainera, jaio eta 24 ordu bizitzera heltzen ez diren haurren izankizuna ez delako onartzen

Hori gertatu zitzaion Esti Zeberiori, Markoren amari. Estik haren semea behar baino lehen erditu zuen eta umea zendu zen. Gorpua erakutsi zioten eta, ospitalean haurra agurtzeko aukera izan zuen arren, ez daki zer gertatu zen bere semearekin ezin izan zuelako berarekin eraman. "Bruskoa da, baina meniskoa kentzen badizute tubotxo batean eraman dezakezu baina semea ez".

Urte hauetan guztietan, talde-terapia egin zuten Estik eta haren bikoteak, horrela, ikusi zuten Katalunian hilerri perinatalak zeudela. Leku batzuk zeinetan haurra haurdunaldian edo erditu eta ordu gutxira galdu zuten pertsonek umea oroitarazi ahal duten. Modu horretan, galerak sortutako zauria hobeto sendatzen da. Zeberiok azpimarratzen zuen beste senide edo lagun baten heriotzarekin egiten den gauza bera egiteko eskubidea dutela gurasoek "negar egiteko, dolua pasatzeko eskubidea eskatzen dugu, azkenean, gizarteak ez du haur hori ezagutu eta zaila da ezagutzen ez den zerbait aintzat hartzea, baina amak semea edo alaba galdu du, horrek esan nahi duen guztiarekin".

Horiek horrela, martxan jarri zuen Izan Zirelako heriotzaren eta dolu perinatalaren Hernaniko txokoa eta guar bertan inauguratuko da eguerdiko 12:00an. Hernaniko hilerriko sarreran dago kokatua gunea, hesi txuri batek mugatzen du eta izarrak diren plakak daude, gurasoek haien seme-alaben izena idatz ditzaten. Gainera, izar itxura duen estruktura dago lurrean, bertan mezuak edo gutunak sartu ahal izateko.

Ezaugarri hauetako lehengo gunea da Gipuzkoan, bigarrena Euskadin eta helburua gurasoek oroitzeko leku bat edukitzea da. Horrenbestez, ez dituzte gurasoei trabak jarri nahi eta deialdia irekitzen dute halako egoera pairatu edo pairatzen ari direnek Izan Zirelako gunean haien seme-alaben oroitzapena ekartzeko, ez dira behar izango paperik ezta burokraziarik ere, parte hartu nahiarekin nahikoa izango litzateke.

 

2023-02-10T13:35:05+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo