Gipuzkoa

Geltokietako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Urretxu eta Zumarragan

Ostiralean, 23.00etan, Iñaki Larrañaga urretxuarraren Oilar Beltzak taldeak Txindokiko plazan joko du
Iazko barrika lasterketa.
Iazko barrika lasterketa. / Asier Zaldua

Actualizado hace 10 minutos

Asteburu honetan geltokietako jaiak ospatuko dituzte Urretxu eta Zumarragan. Ostiralean, larunbatean eta igandean makina bt ekitaldi izango dira, festak antolatzen dituzten gazteen eskutik.

Jaiak ostiral arratsaldean hasiko dira, ur pistola gudarekin. Pagoetako biegurutzean egingo dute, 17.30ean. Ordu berean txokolatada egingo dute, Akelarre elkartearen parean.

Ondoren, 18.00etan, dultzaineroak, buruhandiak eta erraldoiak aterako dira. 18.30ean, berriz, partxis txapelketa jokatuko dute Txindokiko plazan. 19.00etan karropoteoa egingo dute auzoko kaleetan. Ondoren, herri afaria egingo dute Pagoeta gune soziokulturalean. Ekitaldian Manex Astigarraga eta Asier K bakarrizketalariek parte hartuko dute.

Afariaren ostean, 23.00etan, Oilar Beltzak musika taldeak joko du Txindokiko plazan. Talde horrek Iñaki Larrañaga urretxuarra du buru eta rantxerak jotzen dituzte, euskaraz. 1.00etatik aurrera Joselontxos txarangak auzoko kaleetan joko du eta 3.30etik aurrera DJ Zazarekin dantza egingo dute Txindokiko plazan.

Larunbaterako ere makina bat ekitaldi antolatu dute. 12.00etan herri kirol saioa egingo dute Domingo Mendiaraz plazan. 14.30ean, toki berean, paella dastaketa izango da. Urteroko moduan, jende asko elkartuko da.

Bazkalostean, 16.00etan, mus txapelketa jokatuko dute Urretxu-Zumarraga ikastolan. Han bertan eman behar da izena, 15.00etatik aurrera. Ordu berean bingoan jokatuko dute Domingo Mendiaraz plazan. 19.00etatik aurrera Lasko txarangak joko du.

22.45etik aurrera kontzertuak izango dira Txindokiko plazan. Encanto del Loco taldeak eta Emaion erromeria taldeak joko dute. Encanto del Loco taldeak El Canto del Loco taldearen kantak jotzen ditu. Kontzertuen ondoren, DJ Murirekin dantza egingo dute.

Iganderako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 10.30ea txistulariek auzoko kaleetan joko dute. 12.00etan toka txapelketa jokatuko dute Domingo Mendiaraz plazan. 13.00etan patata tortilla lehiaketa egingo dute Txindokiko plazan. Sariak 14.00etan banatuko dituzte, toki berean.

Arratsalderako bi ekitaldi antolatu dituzte. 17.30ean barrika lasterketa egingo dute, bikoteka. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena:17.00etan, Berrikin. Festak Legazpiko Alaitasuna errondaillaren emanaldiarekin amaituko dira. Emanaldia 19.00etan hasiko da.

Barrika lasterketa iaz antolatu zuten lehenengoz, duela urte batzuk antolatzeari utzi zitzaion asto lasterketaren ordez. Asto lasterketak arrakasta itzela izaten zuen, baina barrika lasterketa ordezko duina da. Izan ere, herritarrek harrera bikaina egin zioten. Iazko jaietako igande arratsaldean euria egin zuen arren, jende asko hurbildu zen lasterketa ikustera. Parte hartzaileak ere asko izan ziren, sari bikainak hauspotuta. Aurten ere irabazleek 500 euroko saria jasoko dute. Sorpresak ere izango dira.

2026-07-09T09:04:05+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo