Gipuzkoa

Gaztetxoenen jakin-mina pizteko Adi Natura bilduma

Sua Edizioak Argitaletxeak naturaren gaineko hiru libru argitaratu ditu haur eta gazteentzat
Gaztetxoenen jakin-mina pizteko Adi Natura bilduma
Escuchar
00:43

Sua Edizioak Argitaletxeak aski ohituta dago naturaren gaineko liburuak egitera, eskalada, mediak, ibilaldiak... Normalean helduei zuzendutako argitalpenak izan dira, baina Adi Natura liburu bildumarekin publikoa zabaldu egin dute eta txikienak izan dira azken publikazioaren protagonistak. 

3-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako idaztiak dira eta ludikotasuna bilatzen dute, hala azaldu digu Gipuzkoako Kale Nagusian Argiñe Areitio, Sua Edizioak Argitaletxeko arduradunak. "Jakinmina izugarria dute haurrek" horregatik liburu bakoitzaren bitartez umeak aktibatu nahi dira, jolasen eta haiek gauzatu behar dituzten ikerketen bitartez.

Horiek horrela, Areitiok onartu du erronka izan dela bilduma egitea, "bi urte pasa ditugu lanean, adituekin batera, orain, nire seme-alabak balira maite ditut". Bestalde, arduradunak gaineratu digu harrera ona izandako liburuak direla, "Arrasateko ikasleekin egin genuen aurkezpen bat eta asko gustatu zitzaien".

Liburuak jada daude salmentan eta hurrengo urtean txikiei zuzendutako beste bilduma bat egingo dela aurreratu du Areitiok.

2023-05-30T12:41:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo