Araba

Gasteizko Legutioko Atearen tarte bat itxiko da datorren astetik 2027ko maiatzera arte lan batzuk direla eta

Gasteizko Udalak gomendatu du seinaleztapenari arreta jartzea

Actualizado hace 10 segundos

Gasteizko Legutioko Atea itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako Karlos I.a Enperadorea plazaren eta Frantzia kalearen artean datorren astelehenetik, azaroaren 9tik, 2027ko maiatzaren amaierara arte, AMVISA udal soziedtateak ur hornidurako eta saneamenduko sare berriak instalatzeko lanekin jarraitu ahal izateko, kalearen erreforma integrala egiteko irailean hasitako lanen baitan.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, garajeetarako, zerbitzuetarako eta zamalanetarako sarbidea mantenduko da; sarrera Kalonjeen Zidorra kaletik egingo da, eta irteera Frantzia kaletik, eta ibilgailu horientzat soilik gordetako zirkulazio erreia egokituko da.

Joan-etorriak errazteko, gidariek bi ibilbide alternatibo izango dituzte: alde batetik, Errege-Erregina Katolikoak, Arriagako Atea eta San Ignacio Loiolakoa, eta, bestetik, Errege-Erregina Katolikoak, Ballester Apezpikua eta Jose Mardones.

Halaber, mozketak Tuvisaren 3. lineari (Betoño-Goikolarra) eta G1 Gautxoriari eragingo die, eta ibilbideak aldatu beharko ditute 2027ko maiatzaren 30era arte. 3. linearen kasuan, geltoki guztiak mantenduko dira; G1 Gautxoriak, berriz, ez du geldialdirik egingo Frantzia/San Anton geltokian, eta erabiltzaileek Ballester Apezpikua eta Jose Mardones kaleko geltokiak izango dituzte aukeran, 9. lineak erabiltzen dituenak.

Gasteizko Udalak kartelak eta abisu informatiboak jarriko ditu Karlos I.a Enperadorea plazako biribilgunearen aurretik, gidariek mozketaren berri izan eta, eragindako eremura iritsi aurretik, ibilbide alternatiboa aukera dezaten.

Eragozpenak sortuko direla jakitun, Gasteizko Udalak gomendatu du seinaleztapenari arreta jartzea, ordezko ibilbideak erabiltzea eta izan daitezkeen atzerapenak kontuan hartzea, bereziki lehen egunetan.

2026-11-05T12:58:59+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo