Gipuzkoa

FÉMINA, Bea eta Idoia Asurmendi izango dira lehenak abesten Atlantikaldian

10. edizioa irailaren 14tik 17ra ospatuko da Errenteriako txoko eta eszenatokietan
FÉMINA, Bea eta Idoia Asurmendi izango dira lehenak abesten Atlantikaldian
Escuchar
02:16

Atlantikaldia, kultur topagune eta musika jaialdia, 2014. urtean sortu zen hiru ardatz nagusirekin: Errenteriaren itsas memoria berreskuratzea, herria mundura begira jartzea eta mundua herrira begira jartzea. Orduztik hamar urte pasa dira, zeinetan kultura aniztasuna nagusi izan den musikari, gastronomiari eta dantzari esker, besteak beste.

Aurten, aurreko urteetan bildutako esperientzi aprobetxatu dute programazioa egiteko eta irailaren 14 17ra bitartean 59 jarduera eta emanaldi ezberdin antolatu dituzte, bereziki, 4 gunetan: 'Herriko Plaza'; 'Kalekaia' artista urbanoentzako espazioa; eta 'Herrixka', jarduera parte hartzaileetarako gunea, halaber, gastrogunea ere izango da bertan jarriko dituzten foodtrucketako eskaintza gastronomikoarekin. Bestalde, leku berria ere izango da Torrekuako ingurua, hain zuzen ere, eszenatoki natural hori dantzarako erabiliko da.

Musikari dagokionez estilo, genero eta jatorri anitzeko proposamenak taularatuko dira: Szamana Contraste, Olaia Inziarte, EDE, Yaima Orozco, DJ Rita, Doble & Hugsound, Rebeca Lane, Yassar, Ramada Inn, Olana Liss, Malva Vela, Deñe, Trouble Woman, Eire, Mirua, Etxepe eta Denso, egongo dira, besteak beste.

 Itsas Elkarrizketak deituriko ekintzetan hurrengoak izango dira artistak: 

Irailaren 14an, Fémina eta Bea eta Idoia Asurmendi.

Irailaren 15ean, Aywa eta Kimu Txalaparta; Nidia Gongora eta Olaia Inziarte.

Irailaren 16an, Bia Ferreira eta Iban Nikolai; eta Rodrigo Cuevas eta Dupla eta Hekthorfolk.

"Jatorri anitzetako sortzaileak harremanetan jartzea du xede ekimen horrek, inoiz batera taularatu gabeko emanaldiak lehenengoz Atlantikaldiako publikoari eskainiz" esan du Gipuzkoako Kale Nagusian Maite Gartziak, Errenteriako Kultura zinegotziak

Musika eta dantza emanaldiez gain, literaturak, gastronomiak, haur nahiz helduentzako ikastaro zein tailerrek egingo dira lau egunetan zehar: paddle surfa, bisita gidatuak, bitakontakizunak, ziklobira, dantza polinesiarrak, afro urban tailerrak…

Interesatuek egitaraua ikus dezakete hemen

 

2023-09-07T11:56:05+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo