Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, otsailaren 25ean, euria iritsiko da eskualde guztietara, ipar-mendebaldeko haizearekin eta tenperatura jaitsierarekin batera.
Zerua nahiko estalita egongo da eta egunaren amaieran soilik irekiko dira ostarte batzuk, batez ere hegoaldean non atertzera egingo duen. Elur-kota jaitsi egingo da egunean zehar eta baliteke egunaren amaieran 1.000-1.200 metro inguruan kokatzea.
Tenperatura maximoak bospasei gradu jaitsiko dira
Tenperatura maximoak bospasei gradu jaitsiko dira eta ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa handituko du. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 12 gehienez.
Itsasbazterrean, hego-mendebaldeko haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da goizaldean 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta gauerako baretu eta 3-4ko indarra izango du; itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin, eta arratsaldean txikituz joango da eta gauean itsaskirria edo itsaskia eragingo du.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-3 metro arteko olatuak altxatuko ditu.
"Itsasgorak 02:40an eta 15:11n izango dira, eta itsasbehereak 08:50ean eta 21:07an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da", ondorioztatu dute azkenik Euskalmetetik.