Actualizado hace 9 minutos
Hamaseigarren urtez jarraian, Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako Udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko ekimena abiatu dute. Helburua, herritarren artean euskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua handitzea da.
Errenta aitorpena egiteko epea apirilaren 7an hasiko da, eta uztailaren 2an amaitu.
Egun, errenta aitorpena egiteko hiru aukera daude, eta guztiak egin daitezke euskaraz: auto-likidazio proposamena; mekanizatua; eta internetez, Zergabidea atariaren bitartez.
Bilakaera
Azken urteotan, euskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua handitu egin da hiru udalerrietan. 2009tik 2024ra bitartean, Lazkaon %15,52tik %33ra, Beasainen %8,37tik %23ra eta Ordizian %8,29tik %24ra igo da.