Cultura

Elkarrek ilustrazio eta ipuin lehiaketaren 16. edizioa jarri du martxan

Lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu
Elkar 16. ilustrazio eta ipuin lehiaketa.
Elkar 16. ilustrazio eta ipuin lehiaketa. / Elkar

Elkarren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera jarraitzen du hamasei urteren muga gaindituta. Dagoeneko, 16. aldia da Elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau martxan jarri duena. Urteotan milaka haur eta gaztek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz.

Lehiaketa 4 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta, adinaren arabera, hiru kategoria bereiztu dituzte. Gazteenek, HH 4tik LH 4ra, ilustrazio bat egin beharko dute; LH 5 eta DBH 2 artekoek, ilustrazio bat ipuin bilakatuko dute; eta DBH 3 eta 4. mailakoek, azkenik, komikia edo bineta sortu beharko dute.

Hiru modalitateak

Aurten, Jon Ander Urkiagak idatzitako Azeri ase ezina ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Haurrek, berriz, Raquel Samitierrek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Komikiaren atalan, ordea, gazteek bi aukera izango dituzte: batetik, Raquel Samitierrek hasitako komikiari jarraipena ematea eta bestetik, berak proposatutako gaia mantenduz (mezutxo bat botilan), komikia hasieratik sortzea.

SARIAK

Sarien aldetik, Ilustrazioa egiten dutenen artean, maila bakoitzeko (HH4 eta HH5, LH1 eta LH2 eta LH3 eta LH4) lehenengo saria 70 eurotan baloratutako jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela izango da. Bigarren saria berriz, 60 eurotan baloratutako jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela.

Ipuina egiten dutenen artean, maila bakoitzeko (LH5 eta LH6 eta DBH 1 eta DBH 2) eta komikia egiten dutenen artean, lehenengo saria 100 eurotan baloratutako tablet bat, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txarleta izango da saria. Bigarrena berriz, tablet bat, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (80 euro) izango da.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari hauez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango dituzte aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak beraien aldizkariko harpidetzarekin eta opari sorpresa batekin sarituko du parte-hartzea.

Ipuinak, ilustrazioak eta komikiak entregatzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.

Informazio gehiago behar izanez gero jo elkar.eus atarira, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo deitu 943 310 301 telefono zenbakira.

2024-01-27T10:54:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo