Gipuzkoa

Don Bosco Ibilaldia: azeleragailua zapaldu!

Ibilaldia 11:30ean hasiko da Don Bosco zentroan eta Azpeitiako Kiruri jatetxean bukatuko da
Don Bosco Ibilaldia: azeleragailua zapaldu!
Escuchar
02:56

Minutu gutxi falta dira Don Bosco Ibilaldiaren XIV. edizioa hasteko, 124 auto klasikok hartuko dute parte Errenteria eta Azpeitia lotuko duen ibilaldian. Nahiz eta ibilaldia 11:30ean hasiko den, goizeko 9:00etatik egongo dira ikusgai ibilgailuak Don Bosco zentroaren instalazioetan. Ibilbidea 119,41 kilometrokoa izango da eta Azpeitiako Kiruri jatetxean bukatuko da.

 Gipuzkoako Kale Nagusian Javier Oskozekin hitz egin dugu, bera da CIFP Don Bosco LHIIko komunikazio arduraduna eta poz handiz azaldu digu aurten marka guztiak hautsi direla jasotako harrerarekin. Oso denbora gutxian bete ziren plaza guztiak" horiek horrela, barietate handia ikusi ahalko da ibilgailuen artean: klasiko herrikoiak, kirol-klasikoak eta garaiko gama altuko ibilgailuak, besteak beste. Auto guztien artean zaharrena 1935ekoa da, Fiat 1500A, baina beste hainbat daude 70ko hamarkada baino lehen matrikulatu zirenak eta beste hainbeste 54ko hamarkadakoak.

Kotxe horiek ikusi ahalko dira ibilaldia hasi baino lehen eta, gainera, tailer erakusketak eta ekintzak egongo dira, adibidez: Renaulten kirol-automobil klasikoen erakusketa, Natxo Barral BMWko espezialistaren motorrak, Ceinproren ohiko kartelen erakusketa eta automobilismoarekin egindako marrazkien erakusketa.

Ibilaldiari dagokionez, Oskozek ibilbidea sekretuan mantendu du baina aurreratu du irratian Zarautzetik pasako direla ibilgailuak. "Gutxi gora behera partaideen erdiak paseo moduan egingo du eta beste erdiak rally moduan Azpeitirako bidea".

Ibilgailu motak

Klasiko ezagunenen artean hurrengo modeloak ikusi ahalko dira: Seat 600, 127, 124 eta 1430, Renault 4L, R8 eta R5, Citroën 2CV, Minis. Ezohikoagoak dira 1967ko Mercedes 250se-a eta 1957ko 189-a. Sport motatako kotxeek era dute lekua eta horien artean nabarmentzekoak dira 1967ko Volvo P1800 bat, 924 Porches, 1969ko Opel GT bat, 1982ko Lancia Beta Montecarlo bat, 1974ko TVR 3000M bat, Ford Capri, Renault Fuego edo BMW 2002 Alpina, ahaztu gabe Ford Sierra Cosworth RS, Renault 5 GT turbo edo Datsun 280X bat. Eta edizio honetako ibilgailu zaharrena Fiat 1500A.

2024-02-23T13:36:37+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo