Gipuzkoa

Bidari, Goierriko tokiko merkaratitza indartzeko bidea

Goierriko negozio txikien lantaldeak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak barneratzen ditu
Bidari, Goierriko tokiko merkaratitza indartzeko bidea
Escuchar
01:04

BIDARI lan taldea eskualde mailako beharrei erantzun bat emateko jaio da. Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik sortutako elkarlanerako ekimena da eta urte honetan zehar, alor desberdinak jorratuko dituen ekintza plana osatu dute.

Udaletxe eta eskualdeko merkataritza elkarteen ordezkaritzarekin, Merkataritza Mahaia sortu zen, sektorean identifikatutako beharrei erantzun bat eman eta ekintza plan bat osatu eta martxan jartzeko. Lantalde irekia da eta eskualdeko merkatariek gehitzeko aukera daukate. 

Mahai honek helburu hauek beteko ditu: Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea, bertako kontsumoa bultzatzea ekintza ezberdinen bitartez, eskualdeko negozio ezberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea, herriak eta negozioak bizirik mantentzea, sektoreko negozio txikien berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea eta eskualdeko estrategia bateratu bat definitzea.

Gipuzkoako Kale Nagusian Goiekiko ekintzailetza arloko arduraduna den Maialen Sánchezekin hitz egin dugu, berak azpimarratu du ekintza plan bat garatu dutela aurten, lehen aldiz, aplikatzeko. Horrek lau helburu dituela esan digu: Kontsumo lokala sustatu eta Gipuzkoan erreferente eta lehiakorra den sektorea garatu, Goierriko Azoka web gunearen bitartez eskualdeko negozioei ikusgarritasuna eman, sektorearen kudeaketa profesionalizatu eta eskualdeko komertzioari digitalizazio arloan trebatu.

2023-03-22T14:03:17+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo