Actualidad

Ba al dakizu zeintzuk diren Plaiaundin bakarrik ugaltzen diren ahate espezieak?

Ekoetxea Txingudik paduretako animaliarik berezienak azaldu dizkigu Onda Vascan
Ba al dakizu zeintzuk diren Plaiaundin bakarrik ugaltzen diren ahate espezieak?
02:32

Ipar-ahatea eta murgilari arrunta Plaiaundin baino, ez dira Gipuzkoako inolako beste lekuetan ugaltzen. Hala azaldu digu Onda Vasca-Grupo Noticiasen, Ekoetxea Txingudiko koordinatzaileak, Mikel Etxanizek. Baina padura hauek beste espezie baten babesleku dira, hots, apo lasterkaria. Apo hau galtzeko arriskuan dago eta urmael hauetan aurkitu dezakegu bakarrik Euskadi mailan. Gainera, bere kantuak giro berezia ematen die Txingudiko paduretako udaberri bukaerako ilunabarrei. 

Ugaltze garaia amaitzen ari da Txingudin eta hegazti gehienak indarrak metatzen ari dira migrazioari ekiteko. Ekoetxea Txingudi eremua zaintzeaz arduratzen da, datorren urtean ere, itzuli daitezen. Eta ezaguera zaintzeko lehen pausoa denez, Ekoetxeak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar familia guztiarentzako. Larunbat honetan, ekainak 12, adibidez, "Puzzle bat sortu" jokoa egingo dute haurrentzat; hilaren 26an, aldiz, euren hegazti-janlekua eraikitzera gonbidatzen dituzte. Parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da.

 

2021-06-10T16:58:59+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo