Actualizado hace 6 minutos
Ataungo Atseden-toki jubilatu elkarteak Saloura bidaia antolatu du ekainaren 5etik 12ra bitartean. Antolakuntza lanak garaiz bideratzeko asmoz, elkarteak dagoeneko ireki du izena emateko epea.
Guztira zazpi gaueko egonaldia egingo du taldeak aukeratutako hotelean. Honek, gosaria, bazkaria eta afaria eskainiko ditu.
Autobusa Ataundik bertatik irtengo da. Bueltako autobusak ere Ataunen utziko ditu bidaiariak.
Irteera gauzatu ahal izateko, gutxienez 30 laguneko taldea osatu behar da.
Interesatuek, apirilaren 26a baino lehen, Atseden-tokiko iragarki taulan, edo bestela, jubilatu elkarteko zuzendaritzako bati adieraziz, eman dezakete izena.