Gipuzkoa

Aspanogik, Gipuzkoako Minbizia duten adingabeen familien elkarteak, Zinemaldian presentzia izango du

Haur minbizidunen nazioarteko hilabetea da eta aurten elkartearen 25. edizioarekin bat egin du
Aspanogik, Gipuzkoako Minbizia duten adingabeen familien elkarteak, Zinemaldian presentzia izango du
Escuchar
01:52

Iraila da Haur mimbizidunen nazioarteko hilabetea eta egun hauetan zehar, mundu mailan, elkarteek ekintza bereziak egiten dituzte gaixotasunari ikusgaitasuna emateko. Elkarte horien artean, Gipuzkoan, Aspanogi dago eta aurten hilabeteko ekintzak urteurrenerako antolaturikoekin bat egingo dute.

Ekintza horien artean nabarmenena Zinemaldiaren ospakizunarekin kointzidituko du, irailaren 23an izango da Kontxako Badian. Bertan, Pink Force Fundazioak, Star Warseko 501 legioko kideek minbiziaren aurka egingo dute lehorreratzen bat hondartzan. "Zinemaldiko jendea gerturatu eta galdetu dezala nahi dugu" esan digu Gipuzkoako Kale Nagusian Nekane Lekuonak, Aspanogiko gizarte langileak.

Bestalde, Lekuonak kontatu digu herriz herri ere egingo dela martxa Gipuzkoan zehar Aspanogiko baldera ikus dadin. Haurrei ikusgaitasun horren ere laguntzen die gaixotasuna hobeto eramateko. "Zaila izan ohi da haientzat eskolako lagunei kontatzea edo, behin gaixotasuna gaindituta, klasera itzultzea" horregatik, Aspanogik lurraldeko ikastetxeekin jarri da harremanetan irailaren 22an kontzientziazio ekimenak egin ditzaten.

Lekuonak aurreratu digu azaroan festa berezi bat antolatuko dutela Donostiako Kursaalean urteurrenari bukaera borobila emateko.

 

2023-09-06T12:40:38+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo