Gipuzkoa

Agirre: "Uzta txiki batetik gatoz eta handira goaz"

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak 2022 uztako sagardoak aurkeztu dira, aurten litro gutxiago baina alkohol gehiagorekin
Agirre: "Uzta txiki batetik gatoz eta handira goaz"
Escuchar
00:38

Euskal Sagardoa osatzen duten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 50 sagardogileen 80 sagardo aurkeztu dira, gaur Chillida Lekun. 2022koa uzta txikia izan da, guztira, 2 milioi kilo bildu dira eta 1,2 milioi litro Euskal Sagardo egin ahal izan dira. Izaera eta gorputz handiko sagardo lurrintsuak lortu dira, iazkoa baino alkohol kantitate handiarekin.

Gipuzkoako Kale Nagusian Unai Agirrerekin hitz egin dugu, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Koordinatzailearekin, berak azaldu digu uztak ziklikoak izan ohi direla eta aurtengoa txikixeagoa izan denez, 2023koa kilo gehiago eskainiko dituela. "Garaiz da aurreikuspenak egiteko, oraindik uda gainditu behar da, baina sagarra oso ondo dator eta asko datorrela ikusten da, uzta handi baten atarian gaude".

Aurtengo sagardotegi denboraldiari dagokionez, txotx denboraldia 2022koa baino onagoa izan da, aurten ez baitira egon Covid-19rako neurririk.
2021arekin alderatuta, % 20 handitu dira sagardotegien erreserbak irteera, dastatze eta bisita gidatuei dagokienean. Bestalde, kontsumo ohituretan aldaketak izan dira, hau da, eguerdiko zerbitzuak igo dira eta gauetakoak jaitsi.
Horiek horrela, sektoreak positiboki baloratzen du 2023ko denboraldia.

Hala ere, lana ez da sagardo denboraldira murriztuko, kontsumo ohiturak udaran ere ezarri nahi dituztelako eta esperientziak proposatu dituzte aurkezpenean: Sagardoa Route - Euskal Sagardoaren Ibilbidea, hain zuzen ere. Euskal Sagardoaren dastatze gidatuak, Sagardotegietan bisitak, kirol eta kultur ekintzak... antolatzen ditu Sagardoa Routek eta udarari begira agenda betea du. Eskaintza sagordategiek egindo dute, zehazki, hauek: https://labur.eus/OHi7Y

 

2023-06-14T12:42:07+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo