Bizkaia

Zornotzako Etxano auzoko jaiak datorren ostiralean hasiko dira

Larunbat arratsaldean Eingo taldeak joko du
Jaiak ostiralean hasiko dira / Alain Salterain

Jaiak ostiralean hasiko dira arratsaldeko 17.00etan txupinazoarekin eta Etxanoko erraldoi, Txilin eta Ur Zezenaren kalejirarekin. Arratsaldean mus txapelketa, puzgarriak eta tortilla txapelketaren aurkezpena izango dira, eta eguna amaitzeko, Kittu taldearekin erromeria ospatuko da (22.30). Zapatu goizean meza, pilota jaialdia eta Zornotzako Otxotearen kantaldia izango dira. Herri bazkariaren ostean (14.30), nagusiei harrera egingo zaie Etxanoko dantza taldearekin, eta arratsaldean zehar Eingo taldea, ekotaloak eta haurrentzako zinema egongo dira. Eguneko plater nagusia 22:00etan iritsiko da, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Julio Soto eta Alaia Martin bertsolarien saioarekin.

Etiquetas
11/08/2026