Bizkaia

Zientzia eta Teknologia Eguna ospatuko da Markina-Xemeinen

Eskualdeko 250 ikasle inguru bilduko dira Kooperatiben Mahaia Elkarteak antolatutako ekimenean
Helburua zientziarekin zerikusia duten gaiak sustatzea da
Helburua zientziarekin zerikusia duten gaiak sustatzea da / Leartibai Fundazioa

Markina-Xemeingo Atxondo polikiroldegiak 250 ikasle inguru hartuko ditu, maiatzaren 30ean, Lea-Artibaiko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko.

Hamahiru txoko ezberdinetan banatuta, Lea-Artibai eskualdeko LH6. mailako ikasleek robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea bezalako gaiak landuko dituzte. Ekimen honetan Kooperatiben Mahaia Elkarteko enpresek, EHUko Matematika eta Komunikazio sailak, Leartiker eta Neiker ikerketa zentroek eta Doplay enpresak parte hartuko dute.

Zientzia eta teknologiaz gozatzera bideratutako egun honetan, Lea-Artibai eskualdea osatzen duten herri guztietako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute.

Gogoratu behar da Kooperatiben Mahaia Elkarteak, Leartibai Fundazioarekin elkarlanean, 2018-2019 ikasturtean Talentatu izeneko proiektua jarri zuela martxan eskualdeko ikastetxeekin. Helburua zientziarekin zerikusia duten gaiak sustatzea da, eta eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko

2025-05-30T16:50:15+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo