Actualidad

"Urrezko garaia bizitzen ari gara euskal musikan"

Bulego taldeko Tomas Lizarazu Onda Vascan izan dugu euren diska berriaz mintzatzen

2020an ezagutu genituen eta lehen kantuek izan zuten arrakastaren ondoren, 2021eko abenduan kaleratu zuten azkoitiarrek "Erdian Orain" lehen lan luzea. Ordutik, atzerrian eta Euskal Herrian barrena ibili da Bulego, kontzertuz kotzertu, zaleen bihotzak konkistatzen eta euskal musikaren panoraman dagoeneko eurena den leku berezi bat eraikitzen. 

2023 hau bukatu baino lehen, datorren abenduaren 4ean, "Aldatu Aurretik" euren bigarren diska kaleratuko dute. "Zure Begi Hoiek" kanta izan zen lehen aurrerapena eta orain gutxi "Zurekin" eman dute ezagutzera. 

Lan berriaz, bizitakoaz, etorkizunaz, euskal musikaz, kultura poperoaz... aritu zaigu gaur Onda Vascan Tom Lizarazu, Bulego taldeko abeslaria. 

2023-11-03T10:32:28+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo