Actualizado hace 4 minutos
Atzo arratsaldean, Zestoako Iraeta auzoan, Santa Ines jaien barruan, Errota harriaren txapelketa jokatu zen.
107,2 kiloko harria
Proban 107,2 kiloko bola formako Errota harria erabili zuten, jarraipena emanez aurrezk harri horrekin lehenago egin diren txapelketeei.
Aurtengo lehia bi saiotan antolatu zuten, biak 5 minutukoak: lehenik, parte-hartzaile guztiek 5 minutuko tanda bana izan zuten harria jasotzeko, eta ondoren, lehen saioan jasoaldi gehien egin zituzten hiru harri-jasotzaileek beste 5 minutuko bigarren tanda jokatu zuten.
Iraetako Santa Ines jaietako protagonistak, sari-banaketan.
Lehia gogorra
Atzokoan, Mikel Lopetegi 'Urra' nagusitu zen 77 jasoaldirekin (41 lehen tandan eta 36 bigarrenean), Beñat Telleria bigarren izan zen 74rekin (39 eta 35), eta Xabat hirugarren 72rekin (37 eta 35);.
Azkenik, Oskarrek 33 jasoaldi egin zituen lehen tandan, eta Xubanek 27.
Laugarren garaipena
Garaipen honekin, zarauztarrak lau aldiz irabazi du dagoeneko Iraetako txapelketan, Errota harriarekin.
Giro polita izan zen Iraetan. Saioaren hasieran, erdian eta amaieran, Maddi Gessalaga eta Malen Morandeira harrijasotzaileek erakustaldia eskaini zuten hainbat harrirekin.