Actualizado hace 4 minutos
Larunbatean, apirilaren 18an, Errenteriako Udal Txistulari Taldeak kontzertua eskainiko du hainbat artistarekin batera, kultura aniztasuna ardatz hartuta. Hitzordua 12.30ean izango da, Beheko kalean; eguraldi txarra eginez gero, emanaldia Udaletxeko arkupetara lekualdatuko da.
Ekimenaren helburua da hiru zuloko instrumentu tradizionalaren doinuekin estatuko hainbat tokitako kultur adierazpenak uztartzea. Horretarako, tokiko zein kanpoko sortzaileek parte hartuko dute, besteak beste, Ángel Rufino de Haro El Mariquelo salamankarrak eta María Boufard Nieto dantzariak.
Parte-hartzaileak
Kontzertuan ondoko eragile eta parte-hartzaileek hartuko dute parte: 1320 Arte Tailerreko ikasleek, Xenpelar Bertso Eskolak, Mikelazulo elkarteak, Udal Txistulari Taldeak, Aljarafe taldeak, María Boufard Nieto dantzariak, Ángel Rufino de Haro El Mariquelok, Rafa Albistur argazkilariak eta parte hartu nahi duen orok
Kontzertuaren aurretik, giroa berotzeko, udal txistulariek kalejirak egingo dituzte herriko erdigunean 10.00etatik aurrera. Halaber, Jose Erbiti kaleko baserritarren azokan ere parte hartuko dute, goiza musikaz lagunduz.