Bulego taldeak atseden hartuko du datorren 2026an erritmo, letra eta konposizio berriak sortzeko helburuarekin. Beraz, datorren urtean ez du kontzerturik eskainiko.
Azaroaren 8an eta 9an eskaini zituen Euskalduna Jauregian "Aldatu Aurretik Bira Amaieraren" azken emanaldiak eta, beraiengan ohikoa den moduan, ez zen saldu gabeko sarrerarik geratu.
Orain, urte oso bat eskainiko diote sorkuntzari, eta, Bulegoko kideak geldiune horretan murgildu berriak diren honetan, Kale Nagusian Tom Lizarazu abeslariarekin hitz egin dugu.
Dagoeneko iragarri dute noiz bueltatuko diren kontzertuak ematera. 2027Ko martxoaren 6an izango da, Miribillako Bilbao Arena aretoan, eta sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai, goizeko 10:00etan, taldearen komunitateko kideak direnentzat eta, hurrengo egunean, ostiralean, gainontzeko guztientzat.