Gipuzkoa

Stock Azoka iristear da Azpeitira deskontu paregabeekin

37 saltokik parte hartuko dute ostiralean eta larunbatean gauzatuko den ekintzan, denboraldiz kanpoko produktuak prezio ezin hobean salmentan jarriz Azoka Plazan eta bere saltokietan
Azpeitia Stock Azokaren aurkezpen ekitaldia.
Azpeitia Stock Azokaren aurkezpen ekitaldia. / Bertan

Actualizado hace 3 minutos

Azpeitiko merkatariek Stock Azokaren edizio berri bat ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan, irailaren 18 eta 19an.

37 saltokien partehartzea

Guztira 37 saltoki izango dira ekintzan parte hartu eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiko dituztenak.

Ostiral arratsaldean hasiko da Stocka, 16.00tatik 20.00tara.

Larunbatean berriz, goiz eta arratsalde egongo dira postuak zabalik, 10.00tatik 14.00tara eta 16.00tatik 19.30tara.

Salmentak Azoka Plazan eta dendetan

Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, han, 9 postu aurkitu ahal izango dira: Mima, Ubbo, Martina Isasti, Jostaldi, Urbistondo, Sein briko, Ilargi, Larrañaga kirolak, eta Aitzakia kirolak.

Hauez gain, beste 28 postu aurkitu ahal izango dira, bakoitza bere saltoki aurrean kokaturik: Adi optika, Agirre oparidenda, Alar Mertzeria, Alzuaran, Kukua, Mebi estudioa, Odriozola farmazia, Babesa, Biur, Romaes, Disdira, Arku, Esnaola, Tilin Talan, Furundarena, GEU, Iosu optika, Mina mertzeria, Arrospide, Artetxe-Bastida, Kaïoa, Koket, Kotoi, Mina mertzeria, Ordulari, Ostadar optika, Ufito, Zume eta Zuri-Beltz.

Ekintza ugari

Ekimenaren barruan, Berti, Bertan Elkarteko maskota, herriko kaleetan zehar ibiliko da ekimenaren berri eman eta berau girotzeko.

Ostiralean Stock-ean eginiko lehen erosketetan Sanagustin eta Pastorkua tabernetan erabili ahal izango diren “pintxoa doan” baleak banatuko dira.

Bestaldetik, larunbatean, 12.00etan trikitilariak izango dira azokako kaleak alaitzen eta aldi berean, Plazan, 3 eta 10 arteko haurrei zuzenduriko ingelesezko antzerkia eskainiko du Kids&Us akademiak.

Arratsaldean berriz, 17.00tatik 19.00tara umeentzako tailerrak egongo dira Balentina Agirre plazan; eta, hau gutxi balitz, zozketak ere ez dira faltako, izan ere, Stockean erosketak egiten dituztenen artean 100 euroko sei erosketa bono zozkatuko dira.

Bertako ekoizleak, Egurnika eta Kriston Burrundaie

Aldi berean, ostiral eta larunbatetan izan ohi diren bertako ekoizleen azokak mantenduko dira. Kasu honetan, dendarien postuak tarteko, Plazan egongo dira ekoizleen postuak.

Gainera, larunbatean, egun osoz, Egurnika proiektuak stand-a jarriko du plazan, eta Kriston Burrundaie musika-festak kaleak herriko soinuz beteko ditu larunbat eguerditik aurrera.

Beraz, ekitaldiz beteriko asteburu honetan, Stock Azokak Azpeitiko saltokien deskonturik hoberenak aprobetxatzeko eta bertako merkataritzari laguntzeko aukera bikaina eskainiko du.

2026-09-15T11:27:01+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo