Gipuzkoa

Sahararen aldeko festa solidarioa izango da Orion igande honetan

13.30etatik aurrera Saharako bertako janaria dastatzeko aukera izango da
Sahararen aldeko festa egingo da igandean Orion.
Sahararen aldeko festa egingo da igandean Orion. / N.G.

Actualizado hace 3 minutos

GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, eta Ireki Begik elkartearen eta Orioko Udalaren babesarekin, Sahararen aldeko festa solidarioa egingo dute igande honetan. Herriko plazan izango da. Aurten 50 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela.

Eguerdiko 12.30ean egingo dute manifestuaren irakurketa. Ekitaldi hori udaletxeko balkoian izango da. Gero, 13.30etatik aurrera, Saharako janaria dastatzeko aukera izango da: kuskusa 5 euroan, haragi-pintxoak 7 euroan eta Palestinako postreak euro baten truke salduko dira.

Bildutako dirua kanpamentuetara bidaliko da

Elkarteek adierazi dutenez, bildutako dirua Saharako kanpamentuetara helaraziko dute. Izan ere, "janariaz gain, horixe baita hango herritarrek uneotan gehien behar dutena", nabarmendu dute.

2026-03-19T13:28:38+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo