Magazine
Magazine

Kale Nagusia

Con Begoña Dorronsoro | OV
  • Lunes a Viernes de 11:00 a 13:00

El repaso a la actualidad mas cercana marca el ritmo de la mañana.

Contacta con el programa

Programas Completos

Paulo Alberdi, Bilbo Zaharra: "Txillardegiren 'Leturiaren egunkari ezkutua' liburuarekin, euskaldunberri batek egindako lanaren balioa helarazi nahi diegu ikasleei"

Urtero moduan, Bilboko euskaltegi honek Klasikoen Irakurketa Jarraituaren hitzordua antolatu du, eta, 19. edizio honetan, lehen euskal eleberri modernotzat jotzen den idazle donostiarraren liburua izango da ardatzean
Paulo Alberdi, Bilbo Zaharra Euskaltegiko irakaslea.
Paulo Alberdi, Bilbo Zaharra: "Txillardegiren 'Leturiaren egunkari ezkutua' liburuarekin, euskaldunberri batek egindako lanaren balioa helarazi nahi diegu ikasleei"
Escuchar
06:00
Paulo Alberdi, Bilbo Zaharra Euskaltegiko irakaslea.

Ekainaren 4an, urtero moduan, Bilboko Arriaga Antzokiak Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketa Jarraituaren ekitaldia hartuko du. Aurten ospatzen den 19. edizioan, Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" izango dute hizpide, eta, sei orduz jarraian, lehen euskal eleberri modernotzat jotzen den liburuaren edukia partekatuko dute hainbat pertsonek.

Hitzordu hori hemendik hilabete batzuetara izango bada ere, idazle donostiarraren lanean murgiltzen joateko helburuz, gaur eta bihar bi ekintza egingo dira Euskaltzaindiaren Egoitzan, 19:00etatik aurrera. Alde batetik, bertso-saio literarioa egingo da eta, bestetik, hitzaldi bat, eta bien kasuan sarrera doakoa da.

Paulo Alberdi euskaltegiko irakasle eta ekintza kulturalen arduradunak eman digu egitarauaren berri.

04/03/2026
En directo
Onda Vasca En Directo