Gipuzkoa

Parte-hartzaile kopuruak gora egin du Lazkaoko udako aisialdi zerbitzuan

188 haur eta gaztek eman dute izena aurtengo egitasmoan, iazko datuak gaindituz
Lazkaoko haur eta gazteentzako udako aisialdi zerbitzua
Lazkaoko haur eta gazteentzako udako aisialdi zerbitzua / Udala

Astelehenean, hilaren 23an, Lazkaok haur eta gazteentzako udako aisialdi zerbitzuari hasiera eman zion, familien harrera beroarekin. “Herritarren artean gehien eskatzen den zerbitzuetako bat da goizeko aisialdi programa”, azaldu dute Udaletik.

Lazkaoko haurrak udako aisialdi zerbitzuan

Lazkaoko haurrak udako aisialdi zerbitzuan Udala

Aurten, parte-hartzeak gora egin du iazko datuekin alderatuta: guztira, 188 izen-emate jaso dira. Parte-hartzaileak bi txandatan banatu dira: 09.00etakoan 82 lagun eta 10.00etakoan 106 haur. “Zerbitzua finkatuta dagoela eta familia lazkaotarren interesa hazten ari dela baieztatzen dute datuek”, gaineratu dute antolatzaileek.

2025-06-25T20:11:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo