Magazine
Magazine

Las tardes de Onda Vasca con Kike Alonso

  • Lunes a Viernes de 16:00 a 20:00

La vida y sus personajes con Kike Alonso, Ibon Etxebarria, y los espacios de Ewa Murillo con la complicidad de los oyentes.

Contacta en directo

Síguenos

Los podcast de Kike

Oroz: "Euskadi rurala da oraindik eta km0ko produktuak baloratzen ditu"

Urretxuko Santa Lutzi Ferian egon da Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu ordea, abeltzain eta nekazariekin hitz egiteko
Oroz: "Euskadi rurala da oraindik eta km0ko produktuak baloratzen ditu"
Escuchar
12:27

Santa Lutzi Feriak Urretxu eta Zumarraga giroz bete ditu: animaliak, barazkiak eta gertuko produktuak ikusi dira nonahi eta herrikide eta inguruko hiritarrak ikusi ahal izan dute zer nolako produktuak eta lana egiten duten Euskadiko nekazari eta abeltzainek.

Baina ondo pasatzeko eguna bada ere, Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, bisita lehen sektoreko eragileekin hitz egiteko ere aprobetxatu du. "Azokan nekazari eta abeltzainekin hitz egiteko leku aproposa da, zuhaitzek eta abereek dituzten gaixotasunen berri ematen digute, sektoreak behar dituen berrikuntzak kontatzen dizkigute eta hori sektorea hobeto ezagutzeko aukera ematen digu".

Onda Vascan horren gainean hitz egin dugu sailburuordearekin eta, alde batetik, zorionekoak garela azpimarratu du Euskadin lehen sektoreak eskaintzen dituen produktuak baloratzen baitira eta "euskaldunak produktu horiengatik gehiago ordaintzeko prest daude", azpimarratzen zuen Orozek. Hala ere, sailburuarentzat gakoa prestigioan dago, "arrantzale, abeltzaina edo nekazaria izateak ospea izan behar du jendeak horretan lan egin dezan; lehen sektorea guztiz beharrezkoa delako Euskadirentzat". 

13/12/2023
En directo
Onda Vasca En Directo