Gipuzkoa

Ordiziako plazako estalpeak 100 urte bete ditu

Udalak plaka oroigarri bat jarri du plazako zutabeetako batean
Ordiziako Udaleko kideak plazan kokatu den plakaren ondoan
Ordiziako Udaleko kideak plazan kokatu den plakaren ondoan / Udala

Ordiziako plazako estalpeak 100 urte bete ditu gaur, ekainaren 11n. Mende oso batez, estalpe honek azokak, ospakizunak, aldarrikapenak eta herriko eguneroko bizitza hartu ditu bere baitan. Asteazkenero, plazak eta estalpeak azoka jaso dute, eta bertan batu dira baserritarrak, herritarrak eta bisitariak, salerosketan eta bizitza sozialean.

Urteurren berezi hau ospatzeko, Udalak plaka oroigarri bat jarri du plazako zutabeetako batean.

Horretaz gain, Ordiziako azokako baserritar eta ekoizleei omenaldia egin zaie; guztiek oroigarri bana jaso dute.

Ospakizunen baitan, plazako argazki zaharren erakusketa inauguratu da D’Elikatuzen.

2025-06-12T14:21:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo