Gipuzkoa

Oñatiarrek lehen saria eskuratu dute Euskal Herriko Kristalizazio Lehiaketan

Oñatiko Institutuko 1. Batxilergoko Zientzia arloko ikasleek aurkeztutako lana izan da irabazlea
Lehiaketan irabazle suertatu diren Oñati Institutuko ikasleak.
Lehiaketan irabazle suertatu diren Oñati Institutuko ikasleak. / Oñati Institutua.

Oñati Institutuko 1. Batxilergoko Zientzia arloko ikasleek lehen saria irabazi dute joan zen ostiralean Leioako EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultatean ospatutako Euskal Herriko bederatzigarren Kristalizazio Lehiaketan. Hitzorduan Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartu zuten.

Oñati Institutuko ikasleen lan irabazlea.

Oñati Institutuko ikasleen lan irabazlea. Oñati Institutua.

Aurtengo lanaren ardatza Aizkorri-Aratzeko ingurune karstikoaren ezaugarrien eta kristalizazio esperimentuen emaitzen arteko lotura izan da. Proiektua maketa batean irudikatu zuten ikasleek, zientzia, natura eta sormena uztartuz. "Talde-lan handia izan da proiektuaren oinarrian, eta ikasleen ahalegina, konpromisoa eta sormena nabarmendu nahi ditugu", adierazi dute Oñati Institututik.

2025-05-28T11:19:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo