Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00
Escúchalo en las emisoras de Gipuzkoa

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

Oiarbide: "Oinezkoek berreskuratu dute segurtasuna eta Gipuzkoak paseo zoragarri bat irabazi du"

Mutriku eta Deba batzen dituen pasealekuko obrak bukatu dira, hemendik aurrera oinezkoek segurtasun osoz goza dezalete ibilaldia
Oiarbide: "Oinezkoek berreskuratu dute segurtasuna eta Gipuzkoak paseo zoragarri bat irabazi du"
Escuchar
08:08

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mutrikuko Ondarbeltz hondartzaren eta Debako zubiaren arteko oinezkoentzako pasealekua eraikitzeko obrak amaitu ditu. Debabarrenako hiritarrekin zeukaten zorra kitatuz.

Lan horien inguruan hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian Aintzane Oiarbiderekin, Bide Azpiegituretako diputatuarekin eta haren poztasuna adierazi digu, hain zuzen ere, askotan gertatzen ez den bezala, denak atera baitira pozik obrekin. 

Diputatuak azpimarratu du segurtasuna lortzea zela helburu nagusia, udalerri batetik bestera igarotzeko oinezkoek errepidetik pasatu behar baitzuten eta orain, bi metroko espaloia izateaz gain, bista ikaragarriak ere badituzte.

Pasealekuko obrak 400.000 eurotik gorako aurrekontua izan du eta aurretik egindako obra nagusiari gehituz, ibilbide osoaren, Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepidearen berritzea eta oinezkoen bidearen gauzatzeak, orotara, 10,5 milioi euroko aurrekontua izan du.

 

29/09/2021
En directo
Onda Vasca En Directo