Usurbilek bilera irekia deitu du lau proiektuz aritzeko
Asteazkenean Potxoenean 18.00etan, irisgarritasunarekin lotutako obrak azalduko dituzte
Pertsona Nagusien Astea ospatu dute Zumarragan
Larunbat eguerdian manifestua irakurri eta ekitaldi instituzionala egin zen Areizaga-Kalebarren plazan
Urriaren 12rako manifestazioa antolatu du Erdiz Bizirik plataformak
‘Erdiz bizirik nahi dugu! Lurraren osasuna, gure etorkizuna’ lelopean
Lazarraga Sarien edizioak euskararen erabilera sustatzen duten enpresak sarituko ditu
Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak euskararen erabilera bultzatzeko lana saritzea helburu duen Lazarraga Sarien edizioa aurkeztu dute
Odol-emaileen unitate ibiltaria Elizondon
Asteazken, ortzegun eta ortzirale honetan ematen ahalko da odola
Kalbario Eguna: Gora Kalbarioak... eta mutrikuarrak!
Mutrikuarrek Kalbario Eguneko festa handia ospatu dute, eskuzabaltasunez eta lagun arteko giro ezin hobean
Kiroldegiko klimatizazio sistema berritu dute
Urretxuko Udalaren helburua eraginkortasun energetikoa lortzea da
Estibalizko 100 urteko historia
Tarta bat ehun kandelarekin. 1923an, Estibalizko santutegia zaharberritu eta prest jarri ondoren, bizitza monastikoa Benedictina Komunitatearen eskutik itzuli zen
Garoña behin betiko desegitea eskatu du Elkarrekin Podemos-ek
Arabako Aldundiari berriro eskatu dio energia-iturri berriztagarrien alde lan egin dezala
Euskara ikastaroetan matrikulatzeko aukera zabaldu du Udalak
Ikasle berriek hilaren 5etik 14ra bitarte egin beharko dute matrikula eta HABEk homologatuko ditu lehen aldiz ikastaro horiek
40. ikasturteari ekingo dio Tolosako Aitzol euskaltegiak
Matrikula egiteko epea zabalik dute ikasleek irailaren 22a bitarte
Basaburua eguna ospatuko dute larunbatean Anizen
Bi urtean behin egiten den besta gibelatu behar izan zuten iaz