Noka Ekoizpena egitasmoaren bigarren modulua egin zen Bilboko Artxibo Historikoan joan den ostiralean, apirilaren 11n, eta aukeratutako filmen gidoiaren idazketan sakondu zuten parte hartzaileek.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadi elkarteak Donostiako Tabakaleraren laguntzarekin sustatu eta koordinatutako programa da 'Noka Ekoizpena', eta tutoretza, laguntza eta babesa ematen die Euskal Herrian finkatuta gorabidean dauden emakumezko zuzendarien film luzeen proiektuei, azken garapen fasean eta aurreprodukzioaren hasieran, hazten ari den ekoiztetxe batekin batera.
Ekimenaren bigarren ediziorako hautatutako zinemagileak Zaira Zanguitu ('Pajarracos') eta Maria Monreal ('El santo que vestí') dira, eta ekoizleak Laura Lizuma eta Margarita Rodriguez, Zineuskadi elkartetik gogorarazi dutenez.
Bada, bigaren moduluko parte hartzaileek Iraunkortasuna bai idazketan eta bai zineman gaiari buruzko saio batekin hasi zuten jardunaldia. 'Una ballena' filmaren jasangarritasunaz arduratu den Maria Lopezek gidatu zuen bilera.
Era berean, parte hartzaileek beren gidoien idazketan sakontzeko aukera izan zuten, programa hasi aurretik aurkeztutako gidoietan hobetu beharreko alderdiak aztertuz. Gainera, parte hartzaileak aholkulariekin bildu ziren beren proiektuak garatzen jarraitzeko.
Noka Ekoizpena programaren hirugarren modulua maiatzaren 23an egingo da eta aurrekontuei eta finantzaketa planei buruzkoa izango da. Liliana Torres eta Almudena Carracedo zinemagileak ere egongo dira betan.
Zuzendariek narrazioaren garapenean aurrera egiten duten bitartean, ekoizleak aurrekontu eta finantziazio planarekin hasiko dira, banakatzea, aktore zerrenda eta lokalizazioen bilaketa amaituta izango baitituzte.