Behin baino gehiagotan Nafarroako erdialdeko eta hegoaldean lanean diharduen Errigora elkarteaz hitz egin izan dugu, inguruko ekoizleen produktuez osatutako beren saskiekin eskaintzen dutenaz hitz egiteko, baina hori, tokiko ekoizleen babesa eta laguntza, bere helburuetako bat da, beren lanaren xede nagusia Nafarroako inguru honetan euskararen erabilera sustatzea baita.
Horri jarraituz, urtean bi kanpaina berezi antolatzen dituzte eta, orain, Euskarari Puzka 2025 ekimenean murgilduta daude. Tokiko produktuekin betetako hiru saski mota saltzen dituzte beren webgunearen bidez eta, ostean, salmentarekin lortutako irabazien %25a Nafarroa hegoaldean euskararen sustapenerako lana egiten duten eragileetara bideratuko da.
Jone Gil Landaburu Errigorako kideak gaur, azaroak 13, amaitzen den kanpaina honen xehetasun guztiak partekatu dizkigu.