Santa Lutzi Eguna bere osotasunean abenduaren 13an ospatzen den arren, Urretxun atzo eman zioten hasiera jaiari Arabako Errioxako 30. Ardo Azokarekin. Hala ere, gaur jai giroa izan da nagusi herriko kaleetan herri kirolak eta azoka dela eta.
Onda Vascatik Urretxuko Udaletxera joan gara saio berezi bat egiteko eta bertan izan dugu aukera Jon Luqui alkatearekin hitz egiteko. Luquik azaldu digu urte asko dituela feriak, XVIII. mendean jaio zen Ezkio Itsason eta orduztik bilakaera eta hedapen handia izan du 1994ra arte, noiz Zumarraga eta Urretxu feria batera antolatzen hasi ziren.
Hala ere, Luquiren hitzetan lehen sektorea bilakatu da baina, bertakoa sustatzen jarraitzen da, lehen sektorea zainduz.